Bareak opari txartela

BEASAIN BAREAK OPARI TXARTELAK LASTER SALGAI

Gabonak iristear daude eta Beasaingo Merkatari Elkarteak, urtero bezala, Opari Txartelak merkaturatuko ditu. Opari Txartelak 40€ko prezioa dutem bonoak dira baina 50€ko erosketak egiteko aukera ematen dute. Hau da, bono hauek erosita, bezeroek 10€ko oparia jasoko dute.

Opari txartelak Bareakeko bazkide diren dendetan truka daitezke soilik urtarrilaren 5a arte.

Bareakeko bulegoan (Zaldizurreta, 5) egongo dira salgai izakinak agortu arte. Datorren asteko salmenta egunak abenduaren 3, 4 eta 5 izango dira, hurrengo ordutegian: 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 17:30etara.

Pertsona bakoitzak Opari Txartel bat eros ditzake NAN-a aurkeztuz, baina Beasain Txartela Aurkezten badu guztira 2 eros ditzake. Beste lagun bakar baten izenean erosteko aukera egongo da ere, haren NAN-a edo Beasain Txartela aurkeztuz gero.

Bareak opari txartela