BAREAK concurso escaparates

GAUR HASI DA III. GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

 

Bareak merkatari elkarteak eta Beasaingo Udalak elkarlanean antolatutako III. Gabonetako erakusleiho lehiaketa gaur hasi da. Guztira 23 dendek haien erakusleihoak apaindu dituzte, herrian gabon giroa polita sortuz.

BAREAK_BEASAIN_ARGI

Zure erakusleiho gustukoena bozkatu dezakezu Abenduaren 23a arte denda parte-hartzailetan egongo diren paper botoak betez eta i-gunean dagoen kutxan sartuz.  Nahiago baduzu facebook bidez botoa eman dezakezu, BAREAKeri mezu pribatu bat bidaliz.

Botoa ematen duten herritar guztien artean 200€ko erosketa txeke bat eta 100€ko bi txeke zozketatuko dira, denda-parte hartzaileetan trukatzeko.

Abenduaren 28an jakingo dugu nortzuk izan diren denda irabazleak.

Laster igoko ditugu erakusleiho guztien argazkiak facebookera baina bitartean dendaz denda joan zaitezke erakusleihoak ikusteko. Hauek dira denda parte-hartzaileak:

 

Alzuaran

Foto Alzuri

Amets descanso

Andreak jantziak

Argi Optika

Arnedoko txokoa

Bereciartu

Farmabi Paramarfazia

Fotoetxe

Goierrisat

Jauregi Optika

Kilimak Jostailu Hezitzaileak

Kux-kux

Labores Otea

Mirari mertzeria

Mujika txirrinduak

Nagusi optika

Natxo herboristería

Orki

Pérgola

Vicuña Sport

Xalo

YS Harriak eta osagarriak