kartela pintxo

BEASAINGO PINTXO IBILBIDEA ETA LEHIAKETA

Ostiral honetan BAREAKek antolatutako Beasaingo Pintxoaren Ibilbidea eta Lehiaketa hasiko da.

Gure elkarteko 8 tabernek bi pintxo berezi prestatu dituzte 4 ostiraletan eskainiko dituztenak –otsailak 15 eta 22 eta martxoak 1 eta 8-  19:00etatik 21:30etara.

Pintxo horien prezioa 2€koa da, baina euro baten truke lortu ditzakezu BAREAKeko dendetan kanpainan zehar erosteagatik banatuko diren BONOPINTXOei esker.

Zure pintxo gustukoena bozkatu dezakezu taberna parte hartzaileetan egongo diren txartelen bidez: Barrendi, Basakana, Bideluze, Bodega Riojana, Kuluska, Plazape, Tti-tta eta Xerbera. Irabazlea nor den martxoaren 11ko astean jakinaraziko dugu eta botoa ematen duten bezeroen artean 10€ko 10 txeke zozketatuko ditugu, taberna parte hartzaileetan gastatzeko.

Hauek dira urte honetako pintxo parte-hartzaileak ON EGIN!

 

BARRENDI:

  • Zainzuri arrautzeztatua onddo krematan eta iberiko hautsarekin.
  • Kuiatxoa eta mingain hostopila pikillo krematan.

BASAKANA:

  • Bakailao brotxeta pikillo piper saltsarekin.
  • Txerri azpizuna txanpinoi kremarekin.

BIDELUZE:

  • Itsaslur
  • Natura

BODEGA RIOJANA:

  • Pultxori brotxeta.
  • Onndoak gorringoarekin erromero erara.

KULUXKA:

  • Ezkur-iberiar sekretua sagar konpota ohean.
  • Itsas-pistoa

PLAZAPE:

  • Oilasko betea gazta eta piparrarekin.
  • Haragiz betetako pikilloa, pistoaren ohean.

TTITTA:

  • Ikurriña
  • Txelur

XERBERA

  • Tripakiak
  • Bakailaoa piperradarekin.

kartela pintxo