BASAKANA_1

BASAKANA TABERNA PINTXO IBILBIDEAREN IRABAZLE

BASAKANA TABERNAREN BAKAILAO BROXETA PIKILLO PIPER SALTSAREKIN IZAN DA BEZEROEN PINTXO GUSTUKOENA

Martxoaren 8an amaitu zen 2019ko pintxo ibilbidea. Bareakeko zortzi tabernek hartu zuten parte (Barrendi, Basakana, Bideluze, Bodega Riojana, Kuluska, Palzape, Tti-tta eta Xerbera), bi pintxo berezi prestatuz. Pintxo horiek lau ostiraletan zehar eskaini ziren prezio berezian.

Jasotako boto guztiak kontatu ondoren, irabazlea Basakana tabernaren Bakailao broxeta pikilo piper saltsarekin izan da. Argazkian ikusi daitekeen bezala, Bakarne Lezetak, Bareakeko lehendakaria, garaikurra eraman die irabazleei.

BASAKANA TABERNA

Bestalde, botoa eman zuten bezero guztien artean, 10€ko hamar txeke zozketatu dira. Txeke hauek ibilbidean parte hartu duten tabernetan kontsumitu daitezke hilabete bateko epean. Hauek izan dira sarituak:

  • Amaia Escobar
  • Arantxa Lizarralde
  • Bernardo Conde
  • Bittor Azurmendi
  • Emilio Dominguez
  • Iker Segovia
  • Inma Pesquera
  • Maddi Otamendi
  • Maite Ceberio
  • Xabier Tobar