Bareak_friday_2018

BEASAINGO MERKATARIEK BAREAK FRIDAY KANPAINA OSPATUKO DUTE BIGARREN URTEZ

600€ko erosketa txekea zozketatuko dugu aste honetan egiten diren erosketen artean

Ostiral honetan, Azaroak 23, BLACK FRIDAYa ospatzen da mundu mailan. Mundu osoko dendek deskontuak egingo dituzte baina Beasainen ekimen propioa prestatu dugu: BAREAK FRIDAY.

Eta zertan datza BAREAK FRIDAY kanpaina?? 600€ko erosketa txeke baten zozketa da, Azaroaren 19tik 23ra bitartean atxikitako dendetan egiten diren erosketa guztien artean. Bareak merkatari elkartearen helburua kanpaina honen bidez herrian erosten duten bezeroak saritzea da.

Zozketan parte hartzea oso erraza da. Aste honetan atxikitako dendetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean txartel bat emango dizute zure datuekin betetzeko. Geroz eta erosketa gehiago egin saria irabazteko aukera gehiago dituzu!

Zozketa ostiral gauean egingo da eta momentuan deituko zaio irabazleari. Izan ere, txekea larunbat goizean gastatu beharko du kanpainara atxikitako dendetan. Irabazleak13:00erako ez badu txekea gastatu gabeko dirua galdu egingo du.

 

Zorte on eta ez ahaztu ostiral arratsaldean telefonoari adi egon behar zarela!!

 

 

irabazlea_2017

 

Hauek dira denda parte-hartzaileak:

ABIO BIDAIAK GASGARIN NAIRATI
ALZUARAN GOIERRISAT NEU ALBAITARITZA
AMETS DESCANSO HAZIA LORADENDA OSKARBI OINETAKOAK
ANDREAK JANTZIAK HERBORISTERIA NATXO OLANO CARNICERIA
ANITZ IÑAKI ORMAZABAL HARATEGIA ORKI
ARANBURU OINETAKOAK IPOTX OTXOA D`ALAIZA THE BACK STAGE
ARGI OPTIKA ITOIZ OUKA
ARKU J.M. IMAZ PERGOLA
ARNEDOKO TXOKOA JAUREGI OPTIKA PHUKET
ARTEKA JOYERIA IMAZ PIZZA SPRINT
BAMBORA EDERTASUN NATURALA KILIMAK POLLO SPRINT
BARANDIARAN ZERAMIKAK KUX-KUX RAINBOW
BERECIARTU LABORES OTEA ANTONIO ELOSEGUI
BIOK LAIN ESTILISTAK TRUK
CORTES LIRAIN LURRINDENDA TXINDOKI ALTZARIAK
DANTZAKI ESKOLA MERTZERIA MIRARI UDABERRI
DENDU MIGDÄLA VICUÑA SPORT
EGUZKI INPRIMATEGIA MUJIKA TXIRRINDUAK XALO
FARMABI PARAFARMAZIA MULTIOPTICAS YAÑEZ BITXITEGIA
FOTO ALZURI NAGUSI OPTIKA YS HARRIAK ETA OSAGARRIAK
FOTOETXE

 

Kontsultatu kanpainaren baldintzak hemen.