Zerbitzuak Bazkideentzat

BAREAK bere bazkideei zerbitzu eskaintza zabala eta aholkularitza espezializatua eskaintzen diete, empresario moduan, zuen jardueran lan egiteaz bakarrik arduratu zaitezten.

  • AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA

Legedi, dirulaguntzen, salmenta mota… buruzko informazioa eta sortzen diren galderei erantzunan emateaz arduratzen da. Kalitatea, berrikuntza… programei buruzko informazioa eman eta martxan jarri.

  • DINAMIZAZIO ETA ANIMAZIO KOMERTZIALA

BAREAK elkartetik ekintza ugari antolatzen dira helburu bikoitzarekin. Alde batetik, bezeroak erakarri ,eta bazkide diren saltokietan egiten diren erosketei balio erantsia eman eta beste alde batetik, Beasaingo kaleak bizirik mantendu. Horretarako besteak beste, STOCK azokak, Pintxo Ibilbidea, Pintxo Potea, lehiaketak eta zozketak, Moda Pasarelak eta Gabonetako kanpainak antolatzen dira.

  • DIRULAGUNTZEN KUDEAKETA

Martxan dauden dirulaguntzen eta hauek eskatzeko aukerari buruzko informazioa ematea da. bazkideak diren enpresentzat dirulaguntza hauek DOHAINIK kudeatzen dira. DIRULAGUNTZA ETA LAGUNTZA zerrenda kontsultatu.

  • FORMAKUNTZA

Bazkideak diren enpresentzat ikastaro espezializatuak antolatzen dira DOHAINIK. Adibidez, eskaparatismoa, paketeria, teknologia berriak merkataritzan ,Lehen Sorospenak…

  • MERKATARITZA HITZARMENAK

BAREAK elkarteak hitzarmen enpresa ezberdinekin hitzarmenak sinatzen ditu, bazkidei ERRENTABILITATE gehigarria eskaintzeko helburuarekin. Izan  ere, modu honetan prezio eta abantail bereziak jasotzeko aukera izango dute bakarka lortuko ez lituzkenak. Gaur egun, elkarteak hurrengo hitzarmenak sinatzea lortu du:

  • Nafarroako Rural Kutxa
  • Gipuzkoako Sabadell Bankua
  • Arcelor Mittal
  • Argieder Gestion, SL
  • Goierri Telebista
  • ESNAL & LAKAR Aseguru Artekaritza
  • GIDAAldizkaria
  • Europa FM
  • Segura Irratia