NORTZUK GARA?

BAREAK, Beasaingo Merkatari Elkartea, 2004 urtean sortu zen merkatarien egoera eta Beasaingo kaleak dinamizatzeko helburuarekin.

Gaur egun, ostalaritza eta merkataritza sektoreko profesionalekin osatuta dago. BAREAK elkatearen ardatz nagusia bere bazkideen eskubideak eta interesak babestea eta defendatzea da.

 

HELBURUAK

BAREAK elkartearen helburuak hurrengoak dira:

  • Defentza sektoriala eta Erakunde Publiko eta Ofizialetan ordezkari izan.
  • Sektorearen profesionaltasunaren eta sektorea osatzen duten enpresen hobekuntzaren alde lan egiten du.
  • Dinamizazio estrategiak eta ekintzak garatzen ditu, baita promozio ekintzak.
  • Sektorearekin erlazionaturiko dirulaguntzen berrien,legediari buruzko informazioa eman.
  • Enpresa pribatuekin kolaborazio hitzarmenak bilatu non bazkideak diren merkatariak eta ostalariak abantail bereziak izango dituzten.