WhatsApp Image 2019-03-12 at 13.15.48-2

KOMERTZIO BERDEAK

Komertzio berdeak Goieki Eskualdeko Garapen Agentziak eta Goierriko merkataritza elkarteek (Bareak, Ordizian eta LazkaOn) sustatutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Sailaren finantzaketari esker.

Proiektu honen xedea establezimendu komertzialei jasangarriagoak eta eraginkorragoak izaten laguntzea da. Negozioen lehiakortasuna areagotzea suposatzen duen aurrezpen ekonomikoarekin batera, merkatarien konpromiso eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzen du ere.

4

2018 urtean zehar eskualdeko 19 merkataritza eta zerbitzu establezimenduek hartu dute parte, auditoria energetikoei esker beraien eraginkortasun energetikoa hobetuz. Hauek dira BEASAINGO KOMERTZIO BERDEAK:

  • Olano Harategia
  • Iñaki Ormazabal Harategia
  • Natxo belardenda
  • Banbora edertasun naturala
  • Neu albaitaritza
  • Dendu
  • Foto Alzuri

Honekin batera, “aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako, Goierriko merkatariei zuzendutako gida praktikoa” argitaratu da,  merkataritza sektorean energia kontsumoa murrizteko asmoz. Gida hurrengo astean zehar banatuko da eskualdeko KOMERTZIO BERDEETAN eta HEMEN klikatuz deskargatu daiteke ere.

KOMERTZIO BERDEAK GIDA